76 idazlek 'Gernikako Arbola' Euskal Herriko ereserkia izatea eskatu dute
Manifestua sinatu dutenen artean, Anjel Lertxundi, Joseba Sarrionandia eta Toti Martinez de Lezea daude
Abuztuan 80 musikarik Iparragirreren Gernikako Arbola Euskal Herriko ereserkia izatearen aldeko manifestua aurkeztu zuten eta 76 idazlek manifestu horrekin bat egin dute. 76 idazle horien artean Anjel Lertxundi, Joseba Sarrionandia, Toti Martinez de Lezea, Xabier Mendiguren, Eider Rodriguez, Juan Martin Elexpuru eta Jean Louis Davant daude.
Ideologia eta sentsibilitate guztien gainetik, Euskal Herria osoaren ondarea dela gogoratu dute. Baita batzen gaituzten sinboloak behar ditugula eta Iparragirrek konposatu zuenetik ideologia guztietako euskaldunek abestu dutela.