Sanjuanetako ohiturak ardatz hartuta, euskaraz hitz egiteko topaketa
Mintza tertulien bigarren saioa izango da
Udaburuko San Joan eguneko ohituretan ardaztutako mintza tertulia saioa egingo dute bihar. Igartza Jauregian elkartuko dira, 19:00etatik aurrera. Izena eman behar da. Aittu euskara elkartekoekin harremanetan jarri behar da horretarako. Beasaingo Udalak eta Udal Euskaltegiak ere laguntzen dute antolaketan.
Mikel Dorronsorok gaiaren inguruko sarrera egingo du. Hizketaldia zabaldu eta solaskideek ere parte hartzeko aukera izango dute. Helburua egunerokotasunarekin lotutako gaien inguruan euskaraz hitz egiteko gune bat sortzea da. «Euskara praktikatzeko, hobetzeko eta bizitzeko gune bat», diote.