Eliza eta bere ondarea erakusteko egitasmoa
Bihar bilera egingo dute parrokian, 19:00etan. Herriko «altxor garrantzitsuena» balioan jarri nahi dute
Parrokiko batzordeak herritarrak deitu ditu bihar parrokian 19:00etan egingo duten bilerarako. Eliza eta bere ondarea erakustearen aldeko egitasmoa izango dute hizpide: «Gure altxor garrantzitsuena da parrokia», azaldu du batzordeak ohar bidez. Elizako beharretan eta Aste Santuan laguntzen dutenei, korukoei, ermitak zaintzen dituztenei zein edozein herritarri zuzenduta dago deialdia.