Hiru pelikula, jatorrizko hizkuntzan eta euskarazko azpitituluekin
Hiru emanaldi antolatu dituzte uztailerako. Itsasoko udal aretoko ganbaran izango dira saioak; aurrenekoa, bihar bertan.
Hiru pelikula izango dira ikusgai uztailean Itsasoko udal aretoko ganbaran, 21:15ean denak. Jatorrizko hizkuntzan izango dira, euskarazko azpitituluekin. Lehenengoa bihar izango da. 2020ko Dating Amber filma eskainiko dute, ingelesez. Eddie eta Amber dira protagonistak. 90. hamarkadako Irlandan haien homosexualitatea ezkutatzeko harreman bat dutenaren plantak egiten dituzte eta haien istorioa kontatzen da.
Bigarren pelikula uztailaren 15ean izango da: 2017ko The Florida Project filma, ingelesez hori ere bai. Sei urteko Moone-ek eta haren lagunek Orlandoko Disneyworld inguruan dagoen motel baten pasako dituzte oporrak. Bitartean, haien gurasoek krisiaren ondorioak pairatzen segiko dute. Uztailaren 29an izango da azken saioa. 2019ko Nevia filma emango dute, italieraz. 17 urteko Nevia-ren istorioa kontatzen da. Amonarekin, izebarekin eta ahizparekin bizi da, eta zirko baten etorrerak bere bizimodua aldatuko du zeharo.
Zineuskadiren programa
Filmazpit-en bitartez antolatu dituzte emanaldiak. Zineuskadi elkarteak finantzatutako programa da, euskarazko azpitituludun zinema zabaltzeko helburuz, Donostia Kulturak kudeatuta eta Donostiako Zinemal- diaren eta Euskadiko Filmategiaren laguntzaz.