Kai Saez de Egilaz atxilotu dute
Gaur goizaldean atxilotu du Guardia Zibilak, Beasainen
Kai Saez de Egilaz atxilotu du Guardia Zibilak gaur goizeko 08:30ak aldera, Beasainen. El Mundo egunkariaren arabera presoei eginiko harreretan terrorismoa goraipatzea eta biktimak umilatzea leporatzen diote. 19:00etarako kontzentrazioa deitu dute, Zubimusun.
Sortu alderdiak baieztatu berri du albistea sare sozialetan. “Espainiar Estatuko estolderiak askapen prozesua baldintzatzeko ahaleginean jarraitzen du baina ez gaituzte gelditu!”.
Saez de Egilaz 2003. urtean ere atxilotu zuten Frantziako Dax hirian. Kondena bete eta libre gelditu eta gero, 2014. urtean itzuli zen Euskal Herrira.
Kai Saez de Egilaz kidea atxilotu du Guardia Zibilak Beasainen.
— SORTU #LehenikHerria #PrimeroLaGente (@sortuEH) June 30, 2021
Espainiar Estatuko estolderiak askapen prozesua baldintzatzeko ahaleginean jarraitzen du baina ez gaituzte gelditu!
Aski da!#atxilotuaaskatu#BakeaEtaDenokrazia #askatasuna pic.twitter.com/cAe83ZRtoO