Saez de Egilazen aldeko elkarretaratzea egin dute
200 bat lagun elkartu dira Saez de Egilazi babesa adierazteko
Carlos Kai Saez de Egilazen atxiloketa salatzeko eta beasaindarrari babesa adierazteko elkarretaratzea egin dute gaur arratsaldean Zubimuzu plazan. 200 bat lagun elkartu dira Bakea, demokrazia eta askatasuna! lemapean. Saez de Egilaz bera eta herriko hainbat eragile bertan zeuden, besteak beste, EH Bilduko zinegotziak.
Guardia Zibilak Saez de Egilaz bost bat orduz atxikita eduki du. Presoen harrera ekitaldiak antolatzeagatik «terrorismoaren goratze» eta «biktimen umiliazio» delituak egozten dizkiote. Galdeketa amaitutakoan aske utzi dute.