Beasain Kirol Elkarteak lau fitxaketa eta sei baja iragarri ditu astean zehar
Beasain K.E.ko zuzendaritza ari da datorren denboraldirako lehen taldea osatzen. Astean zehar lau fitxaketa egin dituzte ofizial.
Beñat Eizagirre aurrelaria da bat. Beasainen jokatu zuen iaz, Realak utzita. Denboraldi txukuna egin zuen: hiru gol sartu zituen. Taldeko golegile nagusia izan zen, Garmendiarekin batera. Beste aurrelari bat ere ekarri dute: Ximon Aranguren. Durangoko Kulturaletik dator. Beñat Elkorobarrutiak ere elastiko txuri-urdina jantziko du. Eskuin-hegalean jokatzen du eta Realeko ohorezko mailako jubeniletatik dator. Aitor Ituarte da azken berrikuntza, erdilaria da eta Tolosan jokatu zuen iaz.
Martin Artetxek, Joanes Begiristainek, Iker Garmendiak, Aritz Imazek, Altair Reyesek eta Ibai Urteagak taldea utzi dute. Klubak eskerrak eman dizkie «egindako guztiagatik» eta etorkizunean zorte ona opa diete.












