Asteburuan 24 positibo atzeman dituzte Goierrin
Igoera izan da egunotan, koronabirusaren datuei dagokionean. Osasun Sailak 24 kasuren berri eman du, horietatik erdiak, Beasainen.
Asteburuan koska bat gora egin dute koronabirusaren datuek Goierrin. Osasun Sailaren arabera, 24 positibo berri atzeman dituzte eskualdean, ostiraletik igandera bitartean.
Beasain da kasurik gehien pilatu dituen herria, 12 positiborekin. Lazkaok eta Ordiziak hiruna dituzte, bina Zaldibiak eta Zumarragak, eta bana Itsasondok eta Segurak.
Eragin tasak, asko ez bada ere, igo egin dira, batez ere orain arte kasurik ez zuten herrietan. Hala ere, ez dago 400eko muga gainditzen duen herririk. Beasain, Lazkao eta Ordizia eremu horian daude; Legazpi, Urretxu eta Zumarraga, berriz, berdean.
Iazko martxoan osasun krisia hasi zenetik, Goierrin 7.939 COVID-19 positibo kasu izan dira.
07/02 | 07/03 | 07/04 | DENERA | TASA | |
Altzaga | 0 | 0 | 0 | 13 | 0 |
Arama | 0 | 0 | 0 | 20 | 0 |
Ataun | 0 | 0 | 0 | 224 | 0 |
Beasain | 2 | 4 | 6 | 1.625 (+12) | 142,64 |
Ezkio eta Itsaso | 0 | 0 | 0 | 42 | 0 |
Gabiria | 0 | 0 | 0 | 24 | 0 |
Gaintza | 0 | 0 | 0 | 10 | 0 |
Idiazabal | 0 | 0 | 0 | 183 | 0 |
Itsasondo | 0 | 1 | 0 | 68 (+1) | 137,36 |
Lazkao | 1 | 1 | 1 | 563 (+3) | 230,82 |
Legazpi | 0 | 0 | 0 | 949 | 35,68 |
Legorreta | 0 | 0 | 0 | 168 | 0 |
Mutiloa | 0 | 0 | 0 | 31 | 0 |
Olaberria | 0 | 0 | 0 | 82 | 218,10 |
Ordizia | 1 | 0 | 2 | 1.390 (+3) | 148,96 |
Ormaiztegi | 0 | 0 | 0 | 109 | 0 |
Segura | 1 | 0 | 0 | 202 (+1) | 65,23 |
Urretxu | 0 | 0 | 0 | 643 | 43,93 |
Zaldibia | 2 | 0 | 0 | 337 (+2) | 180,94 |
Zegama | 0 | 0 | 0 | 186 | 0 |
Zerain | 0 | 0 | 0 | 17 | 0 |
Zumarraga | 0 | 0 | 2 | 1.060 (+2) | 50,91 |
GOIERRI | 7 | 6 | 11 | 7.939 (+24) |
* Datuetan egun batetik bestera egon daitezkeen aldeak, Eusko Jaurlaritzak asteroko datuak eguneratzean egiten dituen aldaketei dagozkio.