Maddi Sola txapeldun euskal selekzioarekin
Estatu mailako selekzioen arteko emakumezkoen Errugbi7 txapelketa jokatu dute asteburuan, Asturiasen. Euskaldunek galizarrak mendean hartu dituzte finalean.
Estatu mailako emakumezkoen Errugbi-Zazpiko Txapelketa jokatu dute asteburuan Avilesen (Asturias). Ordizia Rugby Elkarteko Maddi Sola aritu da bertan, Euskal Selekzioarekin. Lan bikaina egin dute euskal neskek, eta urrezko domina lortu dute.
Lehen faseko hiru partidetatik bi irabazita, finalerako sailkatu ziren, eta bertan, Galizako selekzioa 10-12 mendean hartu zuten. Andaluziak eta Asturiasek lortu dituzte hirugarren eta laugarren postuak, hurrenez hurren.