Datuek goraka jarraitzen dute, 25 kasu gehiagorekin
Gaur ere goranzko tendentziarekin jarraitzen dute koronabirusaren datuek; 25 positibo atzeman dituzte Goierrin, Osasun Sailaren arabera. Legazpi ere, eremu horira pasa da.
Asteburuan hasi zen igoera, eta harrezkero ez du etenik izan. Gaur ere koska bat gora egin dute datuek, 25 positibo gehiagorekin.
Beasainek (7) eta Urretxuk (7) dituzte kasurik gehienak; Zumarragak (6), Ordiziak (2), Ataunek (1), Idiazabalek (1) eta Legazpik (1) osatzen dute zerrenda.
Eragin tasetan ere nabari da igoera. Herririk handienetan, Legazpi zen eremu berdean zegoen bakarra, baina hura ere, horira pasa da. Horian daude Beasain, Ordizia, Urretxu eta Zumarraga ere. Lazkao, berriz, eremu laranjan dago.
Iazko martxoan osasun krisia hasi zenetik, Goierrin 8.000 COVID-19 positibo kasu izan dira.
07/06 | DENERA | TASA | |||
Altzaga | 0 | 13 | 0 | ||
Arama | 0 | 20 | 0 | ||
Ataun | 1 | 225 (+1) | 57,24 | ||
Beasain | 7 | 1.637 (+7) | 221,10 | ||
Ezkio eta Itsaso | 0 | 42 | 0 | ||
Gabiria | 0 | 24 | 0 | ||
Gaintza | 0 | 10 | 0 | ||
Idiazabal | 1 | 184 (+1) | 42,02 | ||
Itsasondo | 0 | 69 | 274,73 | ||
Lazkao | 0 | 572 | 355,11 | ||
Legazpi | 1 | 952 (+1) | 71,35 | ||
Legorreta | 0 | 168 | 0 | ||
Mutiloa | 0 | 31 | 0 | ||
Olaberria | 0 | 83 | 218,10 | ||
Ordizia | 2 | 1.397 (+2) | 158,89 | ||
Ormaiztegi | 0 | 109 | 0 | ||
Segura | 0 | 202 | 65,23 | ||
Urretxu | 7 | 656 (+7) | 219,65 | ||
Zaldibia | 0 | 337 | 180,94 | ||
Zegama | 0 | 188 | 131,49 | ||
Zerain | 0 | 17 | 0 | ||
Zumarraga | 6 | 1.071 (+6) | 162,92 | ||
GOIERRI | 25 | 8.000 (+25) |
* Datuetan egun batetik bestera egon daitezkeen aldeak, Eusko Jaurlaritzak asteroko datuak eguneratzean egiten dituen aldaketei dagozkio.