Hogeita bat kasu gehiago agertu dira
Goierriko datuek goranzko bidean jarraitzen dute. Gaur beste 21 kasuren berri eman du Osasun Sailak. Lazkao eremu laranjan sartu da.
Goraka jarraitzen dute koronabirusaren datuek Goierrin. Osasun Sailaren arabera beste 21 kasu atzeman dituzte azken orduetan.
Deigarriena Lazkaoko kasua da, 8 positibo gehiago izan dituzte, eta eremu horitik laranjara pasa da. Urretxun (4), Zumarragan (3), Beasianen (2), Ordizian (2), Legazpin (1) eta Zegaman (1) daude gainerakoak.
Iazko martxoan osasun krisia hasi zenetik, Goierrin 7.975 COVID-19 positibo kasu izan dira.
07/05 | DENERA | TASA | |||
Altzaga | 0 | 13 | 0 | ||
Arama | 0 | 20 | 0 | ||
Ataun | 0 | 224 | 0 | ||
Beasain | 2 | 1.630 (+2) | 171,17 | ||
Ezkio eta Itsaso | 0 | 42 | 0 | ||
Gabiria | 0 | 24 | 0 | ||
Gaintza | 0 | 10 | 0 | ||
Idiazabal | 0 | 183 | 0 | ||
Itsasondo | 0 | 69 | 274,73 | ||
Lazkao | 8 | 572 (+8) | 390,63 | ||
Legazpi | 1 | 951 (+1) | 59,46 | ||
Legorreta | 0 | 168 | 0 | ||
Mutiloa | 0 | 31 | 0 | ||
Olaberria | 0 | 83 | 218,10 | ||
Ordizia | 2 | 1.395 (+2) | 139,03 | ||
Ormaiztegi | 0 | 109 | 0 | ||
Segura | 0 | 202 | 65,23 | ||
Urretxu | 4 | 649 (+4) | 117,15 | ||
Zaldibia | 0 | 337 | 180,94 | ||
Zegama | 1 | 188 (+1) | 131,49 | ||
Zerain | 0 | 17 | 0 | ||
Zumarraga | 3 | 1.065 (+3) | 101,82 | ||
GOIERRI | 21 | 7.975 (+21) |
* Datuetan egun batetik bestera egon daitezkeen aldeak, Eusko Jaurlaritzak asteroko datuak eguneratzean egiten dituen aldaketei dagozkio.