Gazteentzako liburutegia eta jolasak igerilekuan
ORMAIZTEGI // Udal igerilekua irekita dago dagoeneko. Igerilekuan erabili ahal izateko haur eta gazteei zuzendutako liburu sorta bat jarri du udalak Liburutegia igerilekuan ekimenaren harira, gazteek bertan dauden bitartean liburuak irakurri eta ikusteko aukera izan dezaten. Aurten, berrikuntza modura, taldeka jolasteko jolasak ere jarri dituzte aisirako.













