Helduen Hezkuntza eskolarako matrikula, bihar arte irekita
Legazpiko zentroan ikasteko Zumarragako Zelai Arizti kultur etxeko zentroan eman behar da izena. Hezkuntza publikoa eta doakoa da, eta hainbat ikastaro eskaintzen ditu
Bihar amaitzen da Helduen Hezkuntza zentroan datorren ikasturterako matrikula egiteko epea. Zumarragako Zelai Aristi Kultur etxean kokatuta dagoen zentrora jo behar da horretarako, baita Legazpiko zentroan ikasteko ere (Itxaropen, 10). Telefonoz ere deitu daiteke matrikula egiteko, 943 72 40 67 zenbakira.
Helduen Hezkuntzak hezkuntza publikoa eta doakoa eskaintzen du, eta hau da datorren ikasturterako eskaintza: Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako graduatua (DBH), Goi mailako heziketa zikloetan sartzeko proba prestatzea, Unibertsitatean sartzeko proba prestatzea (45 urtetik gorako ikasleentzat), Euskara, Ingelesa, Gaztelera atzerritarrentzat eta Hasierako ikasketak
Gaztelera atzerritarrentzat.