Irene Paredes Barcelonara joan da
PSGn bost denboraldi egin eta gero, 2023ko ekainera arteko kontratua sinatu du jokalari legazpiarrak Barçarekin.
Zurrumurruak konfirmatu dira. Irene Paredes futbol jokalari legazpiarrak Barcelona taldean jokatuko du datozen urteetan, gaur klubak jakitera eman duenez. Azken bost denboraldiak Paris Saint Germain taldean jokatu ditu erdilariak, eta liga irabazita amaitu dute azkena. Taldeko kapitaina izan da Paredes,
Talde frantziar horrekin zuen kontratuaren amaiera ekainaren 29an iragarri zuen jokalariak berak sare sozialen bidez. Gaur ere sare sozialak erabili ditu “erronka berria” hasteko pozik eta “dena emateko gogoz” dagoela esateko.
Barçarekin sinatu duen kontratua 2023ko ekainera bitartekoa da.
Goiberri aldizkariak Irene Paredesi egindako elkarrizketa argitaratuko du datorren astean, uztailaren 17an.