Irizar ie tram autobusa Tolosako kaleetan da
ORMAIZTEGI // Ostiraletik aurrera Irizar ie tram autobus %100 elektrikoa Tolosako kaleetan da. Ostiralean aurkeztu zuten ibilgailua eta bertan izan zen Imanol rego Irizar e-mobilityko zuzendaria. Irizar taldeko Irizar e-mobilityk ekoitzi du, bertako teknologiarekin. Tolosa herri jasangarriagoa bilakatzeko helburuaren baitan kokatzen da Legealdi Planean jasotako Hiribus elektriko horren proiektua.













