Olazabal eta Arruabarrena gailendu dira Ordiziako pilota txapelketa herrikoian
Zilarrezko ligan, Etxeberria eta Bergantinos izan dira onenak eta brontzezkoan, Telleria eta Mattin. Aurtengoa, 14. jardunaldia izan da.

Ordiziako 14. esku pilota txapelketa herrikoiak baditu irabazleak. Asteazkenean jokatu ziren hiru maila desberdinetako finalak. Urrezko ligan, Olazabal eta Arruabarrena gailendu ziren, Iztueta eta Arruabarrenaren aurka (22-14). Zilarrezko ligan, Etxeberriak eta Bergantinosek, 22-18 irabazi zieten Mattin eta Telleriari. Eta brontzezko ligan, Mongelos eta Asegi izan ziren irabazleak, Sukia eta Arbillari 22-13 egin eta gero. Urtero bezala, Ordiziako Emaneurre taldea izan da antolatzailea.