Beasain eremu gorrira pasa da eta Legazpi horira
Osasun Sailak beste 27 positibo jakinarazi ditu gaur, Goierriri dagokionean. Beasainek eta Zumarragak dute igoerarik handiena. Sei herri hazienetatik hiru eremu gorrian daude jada.
Atzoko igoeraren ondoren, gaur koska bat behera egin dute datuek, herenengungoen parean jarrita. Osasun Sailak 27 kasuren berri eman du gaurko txostenean. Eragin tasak ere goraka doaz.
Beasainek (13) eta Zumarragak (6) izan dute igoerarik handiena gaurko datuetan. Lazkaok (2), Ordiziak (2), Idiazabalek (1), Legazpik (1), Mutiloak (1) eta Ormaiztegik (1) osatzen dute zerrenda.
Eragin tasei dagokionean, Beasain eremu gorrira pasa da, Urretxurekin eta Zumarragarekin batera. Legazpi ere, eremu berdetik horira pasa da, eta hor jarraitzen dute Lazkaok eta Ordiziak ere. Herri txikiagoen artean, Altzagak, Aramak eta Gabiriak ere gainditzen dute 400eko muga.
Iazko martxoan osasun krisia hasi zenetik, Goierrin 8.179 COVID-19 positibo kasu izan dira.
07/14 | DENERA | TASA | |||
Altzaga | 0 | 14 | 546,45 | ||
Arama | 0 | 21 | 490,20 | ||
Ataun | 0 | 229 | 286,20 | ||
Beasain | 13 | 1.678 (+13) | 484,99 | ||
Ezkio eta Itsaso | 0 | 42 | 0 | ||
Gabiria | 0 | 28 | 779,73 | ||
Gaintza | 0 | 10 | 0 | ||
Idiazabal | 1 | 187 (+1) | 168,07 | ||
Itsasondo | 0 | 69 | 274,73 | ||
Lazkao | 2 | 580 (+2) | 355,11 | ||
Legazpi | 1 | 955 (+1) | 71,35 | ||
Legorreta | 0 | 168 | 0 | ||
Mutiloa | 1 | 32 (+1) | 392,16 | ||
Olaberria | 0 | 83 | 109,05 | ||
Ordizia | 2 | 1.424 (+2) | 367,43 | ||
Ormaiztegi | 1 | 112 (+1) | 235,11 | ||
Segura | 0 | 204 | 195,69 | ||
Urretxu | 0 | 690 | 717,53 | ||
Zaldibia | 0 | 339 | 241,25 | ||
Zegama | 0 | 190 | 262,98 | ||
Zerain | 0 | 17 | 0 | ||
Zumarraga | 6 | 1.114 (+6) | 570,21 | ||
GOIERRI | 27 | 8.179 (+27) |
* Datuetan egun batetik bestera egon daitezkeen aldeak, Eusko Jaurlaritzak asteroko datuak eguneratzean egiten dituen aldaketei dagozkio.