Liburuak itzultzeko postontzia zabalik dago berriz ere

BEASAIN // Beasaingo Udal Liburutegiak berriz ere eskuragarri jarri du liburuak postontzian itzultzeko zerbitzua. Pandemiaren erruz eten zen zerbitzua. Edozein ordutan itzuli daitezke orain liburuak. Liburutegiaren ordutegia, berriz, udan honakoa da: astelehenetan 10:00etatik 17:00etara eta asteartetik ostiralera 09:00etatik 14:30etara; Abuztuan astelehenetan ere soilik goizez egongo da zabalik.