Iñaki Azurmendi bigarren binakakoan
Iker Vicenterekin osatu zuen bikotea. Txikia IV - Atutxa II bikotea besterik ez zuten izan aurretik
Iñaki Azurmendik bigarren amaitu zuen Binakako Sherpa.Ai Aizkolari Txapelketan. Iker Vicente nafarrarekin osatu zuen bikotea. Txikia IV eta Atutxa II besterik ez zituzten izan aurretik.
Irabazleek bakarrik jaitsi zuten 40 minutuko langatik. Zortzi kana-erdiko (54 ontza), 60 ontzako sei eta lau oinbiko (72 ontzakoak) ebaki behar izan zituzten. Azurmendi-Vicentek garaileek baino ia minutu bat gehiago behar izan zuten.