Tasen hobariak eskatzeko epea zabaldu da
Ostalaritza, merkataritza eta zerbitzu sektoreetako jabeek %50eko onurak izango dituzte zaborren eta terrazen tasetan
Zaborren eta terrazen tasetan hobariak eskatzeko epea gaur zabaldu da. Udalerriko ostalariei, merkatariei eta zerbitzu alorreko negozioetako jabeei zuzendutako laguntza da, COVID-19ak eragindako osasun-larrialdiaren kalteak arintzeko. %50eko hobaria izango dute urteko tasari dagokionez, bigarren sehilekoari dagozkion tasetatik salbuetsita egongo direlako.
Terrazen tasaren gaineko hobaria zergadun guztiei aplikatuko zaie zuzenean. Eskaera zaborraren tasarako bakarrik egin behar da, hortaz. Hobaria eskuratu nahi dutenek inprimaki hau bete behar dute. Enpresaren jabearen NAN edo enpresaren IFK ere aurkeztu behar da. Eskaerak Igunean egin behar dira edo Beasaingo Udalaren bulego birtualean.