Giro ederrean iritsi da Urmuga Zegamara
Urmuga ibilaldi musikatuak Zegaman geldialdia egin du bart arratsaldean. Anduetzako parkean kontzertua egin dute Et Incarnatus orkestrak, Orkatz abesbatzak eta hainbat artista gonbidatuk.
Euskal Herria mendiz mendi zeharkatuko duen Urmuga mendi abentura musikatua Zegamara iritsi da. Herenegun Urbian eta Oñatin izan ondoren, atzo, Anduetza interpretazio zentro ondoko parkean kontzertua eskaini zuten Nerea Urbizuk eta Gorka Urbizuk, Mattin Lerissak, Et Incarnatus Orkestrak eta Zegamako Orkatz eta Orkatz Txiki abesbatzek. Giro ederra izan zuten, eguraldia lagun. Anduetzako parkea bete zuten herritarrek mendia eta musika uztartuz Urmugaz gozatzeko.