Iraileko patin ikastarorako izen ematea abuztura arte
EZKIO // Ezkio-Itsasoko Udalak patin ikastaroa antolatu du irailerako, 5 urtetik gorakoentzat. Irailaren 1, 2an, 3an eta 4an izango dira saioak, arratsaldez. Haurrek 15 euro ordainduko dituzte, eta helduek 25 euro. Abuztuaren 13a izango da izena emateko azken eguna, udaletxeko 943 72 13 03 zenbakira deituta. Norberak bere patina eraman beharko du. Ordutegia taldeak sortzerakoan zehaztuko dute.













