Gaur ere beste 48 kasu atzeman dituzte Goierrin
Azken hiru egunetan paretsu mantendu da kasu berrien kopurua. Gaur beste 48 kasuren berri eman du Osasun Sailak.
Azken bi egunetako kopuru beretsuan mantendu da, gau ere, koronabirus kasu barrien datua. Osasun Sailaren arabera beste 48 positibo atzeman dituzte eskualdean.
Beasainek du kopururik altuena, 14 kasurekin. Haren atzetik daude Zumarraga (5), Gabiria (4), Legazpi (4), Ordizia (4), Idiazabal (3), Lazkao (2), Legorreta (2), Segura (2), Urretxu (2), Zaldibia (2), Zegama (2), Altzaga (1) eta Olaberria (1). Zazpi herri daude gaur kasu berririk gabe.
Eragin tasei dagokionean, gorrian jarraitzen dute Beasainek, Ordiziak, Urretxuk eta Zumarragak. Lazkao eremu laranjan dago eta Legazpi, horian. Herri txikien artean, 400eko muga gainditzen dute Altzagak, Aramak, Ataunek, Gabiriak, Gaintzak, Idiazabalek, Mutiloak, Olaberriak, Ormaiztegik, Segurak eta Zegamak.
Iazko martxoan osasun krisia hasi zenetik, Goierrin 8.527 COVID-19 positibo kasu izan dira.
07/21 | DENERA | TASA | |||
Altzaga | 1 | 16 (+1) | 1639,34 | ||
Arama | 0 | 23 | 1960,78 | ||
Ataun | 0 | 233 | 457,93 | ||
Beasain | 14 | 1.798 (+14) | 1148,28 | ||
Ezkio eta Itsaso | 0 | 42 | 0 | ||
Gabiria | 4 | 39 (+4) | 2923,98 | ||
Gaintza | 0 | 11 | 877,19 | ||
Idiazabal | 3 | 200 (+3) | 672,27 | ||
Itsasondo | 0 | 69 | 0 | ||
Lazkao | 2 | 593 (+2) | 372,87 | ||
Legazpi | 4 | 969 (+4) | 202,16 | ||
Legorreta | 2 | 174 (+2) | 402,68 | ||
Mutiloa | 0 | 36 | 1960,78 | ||
Olaberria | 1 | 88 (+1) | 545,26 | ||
Ordizia | 4 | 1.496 (+4) | 983,12 | ||
Ormaiztegi | 0 | 115 | 470,22 | ||
Segura | 2 | 211 (+2) | 587,08 | ||
Urretxu | 2 | 714 (+2) | 849,32 | ||
Zaldibia | 2 | 346 (+2) | 542,82 | ||
Zegama | 2 | 195 (+2) | 460,22 | ||
Zerain | 0 | 17 | 0 | ||
Zumarraga | 5 | 1.149 (+5) | 794,22 | ||
GOIERRI | 48 | 8.527 (+48) |
* Datuetan egun batetik bestera egon daitezkeen aldeak, Eusko Jaurlaritzak asteroko datuak eguneratzean egiten dituen aldaketei dagozkio.
- Osasun sailaren txostena (2021-07-22)