Andell Anwer Loubser da Ampo Ordiziaren fitxaje berria
Ampo Ordizia hasi da datorren denboraldirako taldea prestatzen. Loubser Hegoafrikarra da eta Blue Bulls XV-rekin jokatu du, U21 Currie Cup txapelketan.
![](https://goierri.hitza.eus/site/files/2021/07/ampo.jpg)
Andell Anwer Loubser da Ampo Ordiziaren fitxaje berria. 24 urte ditu eta atzelari edo hegal gisa jokatzen du. Zenbakiak ikusi besterik ez da egin behar bere presentziaz jabetzeko: 1,86 neurtzen du eta 96 kiloko pisua. Hegoafrikarra da.
Datorren denboraldian Ampo Ordiziaren jokalari berria izango denak ez du edonolako curriculuma; Hegoafrikako hautatua izan da 18 urtez azpiko selekzioarekin, eta Blue Bulls XV-rekin jokatu du, U21 Currie Cup txapelketan. Aurreko denboraldian Southern Kingsekin jokatu zuen. Talde hau Pro 14an aritzen den talde hegoafrikarra da. Pro14 ligan, ekipo irlandarrak, italiarrak, eskoziarrak eta hegoafrikarrak nahasten dira. Munster, Glasgow Warriors edo Cardiff Blues bezalako taldeen aurka jokatuz. Datu hoiek, fitxaje berriaren maila norainokoa den konturatzeko nahikoa da.
Iñigo Marotias klubeko zuzendari teknikoak esan du, Tomas Jorge argentinarrak utzitako hutsunea beteko duela «Jokalari berriak tamaina eta errugbi maila handia ditu, eta horrek lehiakortasun-plusa emango digu, zelaian haztea eragingo diguna