Gozategi taldeak Lazkaon kontzertua egingo du gaur
Lazkaoko Udalaren uztaileko kultur-agenda itxiko du Orioko taldearen saioak. Sarrera aurrez erreserbatu behar da.
Gozategi musika talde oriotarra Lazkaon ariko da gaur arratsaldean, 19:00etan, skate parkean. Kontzertuko sarrera doan da, baina tokia erreserbatu behar da lazkao.eus webgunean. Udalaren uztaileko kultura-agenda saio horrekin bukatuko da. 2022an 30 urte beteko ditu Gozategik.