Izagirre anaiak Tokion dira
Gorka eta Ion Izagirre anaiek Olinpiar Jokoetako errepideko proban parte hartuko dute bihar. Ion erlojupekoan ere ariko da. Bestalde, Izagirre anaietan zaharrena eta Alex Aranburu, Movistar taldetik gertu leudeke.
![](https://goierri.hitza.eus/site/files/2021/07/gorka_eta_ion_izagirre_tok.jpg)
Izagirre anaiak Tokion dira dagoeneko, Olinpiar Jokoetako txirrundularitza proban parte hartzeko. Gorkak eta Ionek, errepideko proba jokatuko dute bihar. Euskal Herriko ordutegian 04:00etan hasiko da eta 11:15 aldera bukatu. Haiekin batera, Alejandro Valverdek, Omar Frailek eta Jesus Herradak hartuko dute parte. Ion Izagirre erlojupeko proban ere lehiatuko da, asteazkenean.
Movistar taldetik gertu
Bestalde, azken egunetan zabaldutako hainbat informazioren arabera, Gorka Izagirre eta Alex Aranburu Movistar taldean ariko lirateke datorren denboraldian. Informazio hori baieztatu gabe badago ere, hainbat komunikabidek jaso dute dagoeneko albistea.