Merkealdia Kalera egitasmoko bigarren eta azken saioa
Bi-Tartean merkatari elkarteak antolatuta, Merkealdia Kalera egitasmoan parte hartu dute 39 dendarik; atzo egin zuten bigarren eta azken feria.
![](https://goierri.hitza.eus/site/files/2021/07/2021-07-22-p006_f02.jpg)
Bi-Tartean Urretxuko eta Zumarragako merkatari elkarteak Merkealdia Kalera ekitaldia antolatu du uztailerako. Atzo eta joan zen asteko asteazkenean bi herrietako 39 dendarik merkealdiko produktuak kalera atera zituzten.
Helburua abuztuan oporretara joango den jendeak oporretarako behar dituen produktuak herrian erostea da, eta ez oporraldia igaroko duen tokian.
39 dendak parte hartu dute, ia sektore guztietakoak: Arku, Natalietta, Naif Concept Store, Amane, Marai&NKN, Inaxio eta Laskurain arropa-dendak; Mari, Julita eta Titare mertzeriak; Quo eta Xarmanki apaindegiak; Elisabeth eta Stylo ile-apaindegiak; Mentxu y Yone, Kux-Kux eta Baby haurrentzako jantzi-dendak; Lorea, La Perla eta Santa Cruz drogeriak, ATA harategia; Argiki eta Ezpeleta argiztapen-dendak; Oskarbi eta Ariztisabal zapata-dendak; Urdangarin burdindegia; Josune janari-denda; Rueda fruta-denda; Milar Lagun eta Lofer etxetresna-dendak; Intersport, Alex Kirolak, Zerki, Bidegorri eta Apalategi kirol-dendak; La Perla Etxea apaingarri-denda; Instituto Optico eta Opticalia optikak eta E-print diseinu grafikoak.