Organo entzunaldiko gonbidapenak har daitezke Ataunen
ATAUN // Donostiako Musika Hamabostaldiaren barruan, Joan Segui organistak Ataunen organo kontzertua egingo du, abuztuaren 1ean. Tourseko San Martin elizako organo barrokoan ariko da, 18:00etan. Gonbidapenak eskuratu behar dira aurrez, 09:00etatik 10:00etara udaletxean eta 10:00etatik 12:00etara udal liburutegian.













