Nahia Garridok bigarren urrezko domina lortu du Espainiako igeriketa txapelketan
Gaur arratsaldean bizkar igeriketako 200 metroko proba irabazi du eta hor ere Euskadiko marka hautsi du
![](https://goierri.hitza.eus/site/files/2021/07/220886373_2239897152818684_8416447227291015888_n.jpg)
Tolosaldea IKT taldeko Nahia Garrido igerilari urretxuarrak urrezko bigarren domina lortu du Espainiako txapelketan, 14 urtekoen mailan. Atzo bizkar igeriketako 100 metroko proba irabazi zuen eta gaur arratsaldean bizkar igeriketako 200 metroko proba. Gainera, bi probetan 14 urtekoen Euskadiko errekorra txikitu du: 100 metroko proban 1’03”76 egin du eta 200 metroko proban 2’18’’03.