Zaborren tasen hobariak eskatzeko epea zabalik dago
![](https://goierri.hitza.eus/site/files/2021/07/2021-07-22-p002_f02.jpg)
Urteko bigarren sei hilekoari dagozkion zaborren tasen inguruko hobariak eskatzeko epea zabalik dago. Onuradunak zergak ordaintzetik salbuetsita egongo dira. Hortaz, urteko kuotarekin alderatuta %50eko onura izango dute.
Eskaerak Beasaingo Udalaren arreta zerbitzuan egin behar dira, Igunean. Bulego birtualaren bidez ere egin daitezke. Hobaria eskuratu nahi dutenek GOIERRIKO HITZAren webgunean dagoen online albisteko inprimakia bete behar dute. Enpresaren jabearen NANaren edo enpresaren IFKaren kopia ere aurkeztu behar da.
Neurria udalerriko ostalariei, merkatariei eta zerbitzu alorreko negozioetako jabeei zuzenduta dago. COVID-19ak eragindako osasun-larrialdiaren kalteak arintzeko helburua du. Ez da lehen aldia Beasaingo Udalak halako erabakirik hartzen duena, aurrez ere herriko ostalariei eta merkatariei lagundu baitie zergak salbuetsita.
Terrazek ez dute zergarik
Ostalarien kasuan terraza edukitzeagatik ere ez dute ordaindu beharko. Urteko bigarren sei hilekoari dagozkion zergak ordaintzetik salbuetsita daude.
Kasu honetan ez da eskaerarik aurkeztu beharko, neurria zuzenean aplikatuko baita. Beasainen 46 taberna, zazpi jatetxe eta hiru erretegi daude erroldatuta.