Errepublikarren aldean eraildako beste bi beasaindar, zerrendara
Asteartean egingo dute 36ko Gerran eraildakoen aldeko ekitaldia, Beasainen.
Errepublikaren aldean eraildakobeste bi beasaindarren izenak gehituko dituzte 1936ko gerran eraildakoen eta zigortuen oroigarri-ekitaldian. Asteartean izango da ekitaldia, 19:00etatik aurrera. Aurreko urteetako egitarau antzekoa izango da, baina segurtasun neurriak bermatzeko bertaratzen direnek eserita jarraitu beharko dute omenaldia. Euria egingo balu Igartzako jauregian egingo litzateke ekitaldia.
Aurkezpenaren ostean, olerkiak, bertsoak eta kantuak izango dira. Kantu berriak izango direla iragarri dute antolatzaileek; historiari ere errepasoa emangoiote; ohorezko agurraren ostean, fusilatuen, eraildakoen nahiz gerraren zeharkako eraginez hildakoen izen-deituren irakurketa egingo dute, fondoko musikarekin; lore eta kandela eskaintza egingo dute amaitzeko.
Uztailak 27
Matxinatuek Beasain uztailaren 27an bereganatu zuten. Egun horretan bertan egin zituzten lehen exekuzioak: goizaldeko 5etan 35 lagun fusilatu zituzten faxistek, Albisuenea etxearen aurrean. Beasaingoa Gipuzkoako lehen hilketa masiboa izan zen.