Espainiako Erregeak harrera egin dio Ane Mintegiri
Wimbledon txapelketa irabazi izanagatik aitormena egin nahi izan dio Espainiako Erret Etxeak.
Ane Mintegi tenislari idiazabaldarrak Espainiako Erret Etxearen aitormena jaso du. Felipe VI.ak harrera egin dio gaur, Wimbledon txapelketa junior mailan irabazi duen estatu mailako lehen tenislaria izateagatik. Titulu hori lortuta, Mintegik “historia egin” duela azaldu du Erret Etxeak.