Igoerarekin bukatu du astea Goierrik, beste 53 kasu gehituta
Osasun Sailak beste 53 kasuren berri eman du gaur, Goierriri dagokionean. Beasainen, Ordizian, Legazpin eta Idiazabalen daude gehienak.
Datuek beste kosta bat gora egin dute, eta igoerarekin itxiko du astea Goierrik. Osasun Sailaren arabera, beste 53 positibo atzeman dituzte eskualdean.
Beasainek du kopururik altuena, 13 kasurekin. Haren atzetik daude Ordizia (9), Legazpi (7), Idiazabal (6), Zumarraga (5), Olaberria (3), Legorreta (2), Urretxu (2), Arama (1), Ataun (1), Gabiria (1), Lazkao (1), Ormaiztegi (1) eta Segura (1). Zortzi herri daude gaur kasu berririk gabe.
Eragin tasei dagokionean, gorrian jarraitzen dute Beasainek, Ordiziak, Urretxuk eta Zumarragak. Lazkao eremu laranjan dago eta Legazpi, horian. Herri txikien artean, 400eko muga gainditzen dute Altzagak, Aramak, Ataunek, Gabiriak, Gaintzak, Idiazabalek, Legorretak, Mutiloak, Olaberriak, Ormaiztegik eta Segurak.
Iazko martxoan osasun krisia hasi zenetik, Goierrin 8.580 COVID-19 positibo kasu izan dira.
07/22 | DENERA | TASA | |||
Altzaga | 0 | 16 | 1639,34 | ||
Arama | 1 | 24 (+1) | 2450,98 | ||
Ataun | 1 | 234 (+1) | 286,20 | ||
Beasain | 13 | 1.811 (+13) | 1183,94 | ||
Ezkio eta Itsaso | 0 | 42 | 0 | ||
Gabiria | 1 | 40 (+1) | 3118,91 | ||
Gaintza | 0 | 11 | 877,19 | ||
Idiazabal | 6 | 206 (+6) | 924,37 | ||
Itsasondo | 0 | 69 | 0 | ||
Lazkao | 1 | 594 (+1) | 355,11 | ||
Legazpi | 7 | 976 (+7) | 273,52 | ||
Legorreta | 2 | 176 (+2) | 536,91 | ||
Mutiloa | 0 | 36 | 1960,78 | ||
Olaberria | 3 | 91 (+3) | 872,41 | ||
Ordizia | 9 | 1.505 (+9) | 1042,70 | ||
Ormaiztegi | 1 | 116 (+1) | 548,59 | ||
Segura | 1 | 212 (+1) | 652,32 | ||
Urretxu | 2 | 716 (+2) | 790,75 | ||
Zaldibia | 0 | 346 | 542,82 | ||
Zegama | 0 | 195 | 394,48 | ||
Zerain | 0 | 17 | 0 | ||
Zumarraga | 5 | 1.154 (+5) | 794,22 | ||
GOIERRI | 53 | 8.580 (+53) |
* Datuetan egun batetik bestera egon daitezkeen aldeak, Eusko Jaurlaritzak asteroko datuak eguneratzean egiten dituen aldaketei dagozkio.
- Osasun sailaren txostena (2021-07-23)