Tximistak Izazpi bete du
Kaskezur taldearen kontzertua bertan behera gelditu da, baina Oki Mokirena eta Lie Detectorsena arrakastatsuak izan dira
Tximista jaialdiak Izazpiko kirol parkea bete du. Jaialdia aurreikusitakoa baino motzagoa izan da, Kaskezur taldeak ezin izan baitu jo; positibo bat medio berrogeialdian daude eta ezin izan dute Zumarragan egon. Oki Mokirekin eta Lie Detectorsekin dantzan ibili dira gerturatutakoak. Zarraparra kolektiboak, Motz tabernak eta Zumarragako eta Urretxuko udalek antolatu dute Tximista jaialdia.