Tximistak Izazpi bete du
Lie Detectors taldearen kontzertua bertan behera gelditu da, baina Oki Mokirena eta Kaskezurrena arrakastatsuak izan dira
Tximista jaialdiak Izazpiko kirol parkea bete du. Jaialdia aurreikusitakoa baino motzagoa izan da, Lie Detectors taldeak ezin izan baitu jo; positibo bat medio berrogehialdian daude eta ezin izan dute Zumarragan egon. Oki Mokirekin eta Kaskezurekin dantza ibili dira gerturatutakoak. Zarraparra kolektiboak, Motz tabernak eta Zumarragako eta Urretxuko udalek antolatu dute Tximista jaialdia.