Zepai bertsotan omendu dute
Bere heriotzaren 50. urteurrenean Idiazabalgo herriak omenaldia egin dio bertsolariari
Akilino Izagirre Amenabar Zepai gaurko egunez zendu zen, 1971. urtean. Hau da, duela 50 urte. Urteurrena baliatuta omenaldia egin diote, Zepai ostatuaren atarian: Izaro Intsausti Zinkunegi Idiazabalgo kultur teknikariak Zepairen jardura laburbildu du sarrera moduan; Axari dantza taldekoek agurra dantzatu dute ondoren, Birigarro txistulari elkartekoen laguntzarekin; Senitartekoei lore eskaintza ere egin diete; Igartzabal osaba-ilobek, Euxebio eta Aratz, bertsotan aritu dira jarraian; eta kantu taldekoek borobildu dute omenaldia. Arozamenak Zepairi hilberritan jarritako bertsoak kantatu dituzte.
Bertsoak |
||
Doinua: Bizkaiko txerriarena | ||
1: Akilino izenez, zu nolakoa ziñan ezta esaten errez; bertso batzuk jartzia zure omenez: gure euskal baratza jantzi zendun lorez, ta oraiñ utzi gaituzu semeak negarrez |
3: Uztaillak ogei ta bost, Santiyo eguna, zure eriyotzan berri jakindu genduna; biyotzetikan nizun nik maitetasuna, ezin sinisturikan ura estuasuna, mundutik juan zalako guziyon laguna |
|
2: Errezilko semea Akilino zana, Euskalerri guziyak maitatzen zuana; gauz bat da esatia, ta bestesta izana, beñere ezta aztuko egin zendun lana, hamaika egi eder munduan esana
|
4: Gaizki xamar zeundela jakindu genduan, nunbait gaitza txarren bat zeuzkazun barruan; bañan lenengo gauza au pentsatu nuan, poza bat sarturikan biyotzan barruan: egongo ziñalako Jaunaren onduan |
|
Doinua: balearena | ||
5: Pentsaturik biyotza liteke erdi bitu, munduan zenbat zuan Zepaiek supritu; euskara zabaldurik mundua korritu, ta agintzen ziyotena biyotzez serbitu, Jaunak e olakuak maitatutzen ditu |
7: Omenaldi bat zendun ondo meriziyan nik bezelaxe geiok degu ikusiya; lar goiztobat daukagu gorputzen josiya, il da gero egitea gauza utxusiya, barkatuko al dezu buru-eskasiya |
|
6: Txapel eta Saiburu eta Txirritakin, Udarregi gaiñera Prantzes-Txikiyakin, Otaño re or dago Pello Errotakin, Gaztelu re onduan jaun xenpelarrekin, kantatuko dezute danak elkarrekin |
8: Orain zeruan zaude gozotasunian, emen supritu eta or zorionian gu re laister gaituzu zure aldamenian, auxen eskatzen dizut azken-azkenian: bidera irten zaitez aruntz goazenian |
Senitartekoek hunkituta jaso dute lore sorta. “Ohorea” dela aipatu dute familian Zepai bezalako bertsolari “fin, zorrotza eta ingeniosoa” izatea, eta “ohorea” dela aitortza jasotzea. “Bizi zenean ez zuen merezi zuen bezalako aitortzarik jaso. Orain bai”.