‘Dardara’ dokumentala eta ‘Ane’ filma bihar, Seguran
Berri Txarrak taldearen inguruko dokumentala 19:00etan emango dute, eta David Pérez Sañudoren filma, 21:30ean. Bi emanaldiak, Laiotz Herri Eskolan izango dira.
Segurako Udalak antolatutako udako eskaintzaren barruan, zinema saio bikotza izango da bihar, Laiotz Herri Eskolan. 19:00etan ‘Dardara’ Berri Txarrak taldearen azken birako dokumentala emango dute. Sarrerak 3 eurotan daude salgai udaletxean eta liburutegian. Bertan ere har daitezke. 21:30ean, berriz, ‘Ane’ filma eskainiko dute 12 urtetik gorakoentzat. Dohainik izango da.