Igirua-Herrimendiko itxitura auzolanean konpontzeko deia egin dute
Zaldibiako Udalak auzolanerako deia egin die herritarrei datozen egunetarako. Ostegunetik larunbatera, Olakosaroin elkartu eta itxitura konpontzen ariko dira.

Zaldibiako Udaleko Ingurumen, landa garapen eta lehen sektoreko lan arloak auzolarerako deia egin du. Igirua-Herrimendiko itxitura konponduko dute datozen egunetan. Ostegunean (hilak 29) hasi eta larunbatera arte (hilak 31), hiru egunez egingo dituzte lanak. Goizeko 09:00etan elkartuko dira, Olakosaroin. Lanerako erropa egokia, alikateak, tenazak eta itxiturak konpontzeko bakoitzak ekar lezakeen tresneria eramateko ere eskatu dute.