Maddi Agirre eskalatzailea, Espainiako txapeldun
Over All modalitatean, infantil mailan, bakarka izan da irabazle ordiziarra. Selekzioen atalean, berriz, bigarren geratu da Euskal Selekzioarekin.
Maddi Agirre 13 urteko ordiziar eskalatzaileak infantil mailako Espainiako txapelketa irabazi du Lugon (Galizia), Over All modalitatean. Abiadura, bloke eta zailtasun (sokan) ariketak egin behar izan ditu ordiziarrak ostiraletik igandera bitartean. Sei eskalatzaile sailkatu ziren finalerako eta azkenean Agirre izan da irabazle. Abiaduran hirugarren egin zuen, blokean lehenengo eta zailtasunean (sokan) hirugarren.
Selekzioen txapelketa ere jokatu zen ekitaldi berean eta Agirrek Euskal Selekzioarekin, bigarren postua eskuratu zuen, Ines Allende, Udane Mujikarekin eta Gari Markuerkiagarekin batera.