Beste 44 kasu atzeman dituzte Goierrin
Osasun Sailaren arabera 44 positibo gehiago agertu dira Goierrin. Beasainen eta Ordizian daude kasurik gehienak. Legazpi eremu gorritik gertu kokatu da.
Asteburuan kosta bat behera egin zuten datuek, baina gaurkoekin, joan den asteko kopuruetara itzuli da Goierri. Osasun Sailak 44 kasuren berri eman du eskualdean.
Beasainek du kopururik altuena, 14 kasurekin, Ordiziak, berriz, 11 gehiago ditu. Haien atzetik daude Zumarraga (6), Legazpi (3), Urretxu (3), Legorreta (2), Ataun (1), Lazkao (1), Ormaiztegi (1), Zaldibia (1) eta Zerain (1).
Eragin tasei dagokionean, gorrian jarraitzen dute Beasainek, Lazkaok, Ordiziak, Urretxuk eta Zumarragak. Legazpik eremu laranjan jarraitzen du, baina marra gorritik oso gertu kokatu da. Herri txikien artean, hamalau herrik gainditzen dute 400eko muga; hortik behera dauden bakarrak dira Itsasondo eta Zerain.
Iazko martxoan osasun krisia hasi zenetik, Goierrin 8.734 COVID-19 positibo kasu izan dira.
07/26 | DENERA | TASA | |||
Altzaga | 0 | 16 | 1639,34 | ||
Arama | 0 | 24 | 1960,78 | ||
Ataun | 1 | 239 (+1) | 572,41 | ||
Beasain | 14 | 1.856 (+14) | 1412,17 | ||
Ezkio eta Itsaso | 0 | 45 | 473,19 | ||
Gabiria | 0 | 43 | 2923,38 | ||
Gaintza | 0 | 12 | 1754,39 | ||
Idiazabal | 0 | 206 | 924,37 | ||
Itsasondo | 0 | 69 | 0 | ||
Lazkao | 1 | 600 (+1) | 426,14 | ||
Legazpi | 3 | 987 (+3) | 392,44 | ||
Legorreta | 2 | 180 (+2) | 805,37 | ||
Mutiloa | 0 | 36 | 1960,78 | ||
Olaberria | 0 | 92 | 981,46 | ||
Ordizia | 11 | 1.532 (+11) | 1151,94 | ||
Ormaiztegi | 1 | 118 (+1) | 705,33 | ||
Segura | 0 | 216 | 782,78 | ||
Urretxu | 3 | 731 (+3) | 644,31 | ||
Zaldibia | 1 | 352 (+1) | 904,70 | ||
Zegama | 0 | 197 | 525,97 | ||
Zerain | 1 | 18 (+1) | 364,96 | ||
Zumarraga | 6 | 1.172 (+6) | 763,67 | ||
GOIERRI | 44 | 8.734 (+44) |
* Datuetan egun batetik bestera egon daitezkeen aldeak, Eusko Jaurlaritzak asteroko datuak eguneratzean egiten dituen aldaketei dagozkio.
- Osasun sailaren txostena (2021-07-27)