Hilabete barru amaituko da argazki erakusketa
ORMAIZTEGI // Gizarte etxeko tabernan dagoen aldi baterako erakusketa hilabete inguru barru amaituko da. Abuztuaren 29ra arte egongo da ikusgai. XX. mende hasierako bertako dantzari eta kirolarien erakusketa da, Heliodoro Etxeberriaren argazki bildumatik abiatutakoa. Ekainaren 1ean ireki zuten. Erakusketa bisitatu ez duten herritarrek abuztuaren amaiera arte izango dute aukera.













