'Nevia' film italiarra euskarazko azpitituluekin, bihar
ITSASO // Nevia filma emango dute bihar Itsasoko udal aretoko ganbaran, 21:15ean. Italieraz izango da, jatorrizko hizkuntzan, eta euskarazko azpitituluekin. Nevia 17 urteko nerabearen istorioa kontatzen du filmak. Napoli hiriko kanpoaldean hazi da, eta zirku baten etorrerak ustekabeko aukera eskainiko dio bere bizitza aldatzeko. Filmazpit elkartearen eskutik prestatutako emanaldia izango da.













