Osasun Sailak 34 kasuren berri eman du gaur, atzo baino 10 gutxiago. Hamabi herritan banatuta daude positibo berriak. Lazkao eremu laranjara pasa da, eta Legazpi, gorrira.
Arazo fisikoengatik utzi du proba, 15. kilometroan kalanbreak nabaritu ondoren.
Udala osatzen duten taldeek komunikatua zabaldu dute gertatutakoaren aurrean. Emakumeen aurkako indarkeria baztertu eta horrelako gertakarien aurrean baliabide guztiak erabaliko dituztela diote, gertatukoa argitzeko eta erasoa jasan duenari laguntza eta babesa emateko.
Kristina Galarragak 'Izadi, un canto a la vida' nobela kaleratu du. 'Eleonora la hija del bosque' lanaren jarraipena da. Bizitzaren eta denboraren inguruko hausnarketa bat da.
2030 ekintza plana aurkeztu du Ordiziako udal gobernu taldeak. Plan hori «lehen urratsa besterik ez» dela azaldu du Ezenarrok, eta elkarlanerako deia egin du. Berdintasuna, ongizatea eta planeta babestea dira ardatz nagusietako batzuk.
Emeterio eta Manuel Sanzo Urbon anaiak batu dituzte gerran hildakoen zerrendara. Gehiago ikertu ahal izateko herritarren laguntza eskatu dute
Aisialdiak ez du etenik izan pandemia garaian, baina ekintzak moldatu egin dituzte. Terrazari probetxu handia atera diote. Nagusilaneko boluntarioek lanbideen gaia landu dute
Legazpiko Goiz Deia bandak ez du ia eten hileko azken igandeko kalejiren egutegia. Errepertorioa berritu dute azken hilabeteetan. Hurrengo hitzordua, 'saninaziotan'
Zaldibian datorren astean eraitsiko dute udaletxe izandako eraikina. Ehunka urtetako historiaren lekuko eta erdigune izan da herriko etxea. 1957an berritu eta hazi zuten, orain arteko itxuran jartzeko.
Bi emanaldiak dohakoak dira, baina aforoa mugatzeko, sarrera hartu beharko da, tokian bertan.
Abuztuaren 8rako eta 22rako parketxeko orientazio zirkuituan jolasa prestatu du Zegamako parketxeak. Abuztuaren 29an San Adriango igarobideko sekretuak ezagutzeko ibilaldia egingo dute