Antzizar presa iragazkortzeko lanak hasi dira
Lanek hiru hilabeteko iraupena izango dute eta ia 215.000 euroko aurrekontua da. Coyser eraikuntza enpresa ari da lanak gauzatzen
Antzizar presa iragazkortzeko lanak hasi dira. Funtsean, ibilguaren zabalera osoa hartuko duen arrainentzako 40 bat metroko arrapala bat egingo dute; harri-lubetaz egingo dute gehienbat. Lanak hiru hilabetetan amaitzea aurreikusten dute. Gipuzkoako Foru Aldundiak Coyser eraikuntza enpresari esleitu zion obra, ia 215.000 euroko aurrekontuarekin.
1985. urtean eraiki zen presa, 1983ko abuztuko uholdeen ondorioz eginiko ekintzen barnean. Zubiaren zutabeak zimendatzen dituzten egurrezko egituraren ur estalgarri gisara egin zen. Egun hau da bere zeregin bakarra, izan ere, ez du bestelako erabilerarik.