Aisialdia, naturari eta ondareari begira
Abuztuko oporraldia Goierrin egiten dutenentzat aisialdi aukera zabala egongo da. Natura eta ondarea oinarri hartuta, ibilaldi gidatuak antolatu dituzte hainbat herritan.
Jentilen lurraldean barrena
Ataungo Barandiaran museoak eta Lizarrustiko parketxeak eskaintza zabala prestatu dute. Gaur, abuztuaren 14an eta 28n, Jentilen lurraldean iparraren bila orientazio jolasa egingo dute, Barandiaran museoan, 11:30ean. Abuztuaren 1ean, Osinberdeko erreka, ezkutuko paradisu txikia ibilaldi gidatua egingo dute, Arkakan, 10:00etan. Abuztuaren21ean, Baso bainua. Lizarrustiko parketxean. 10:00etan. Abuztuaren 29an, Lizarrustiko paisaia ehundu duten zuhaitz magikoak. 10:00etan. Lizarrusti parketxetik abiatuta.
Aralar bezalako sistema karstiko batean, ura bere barrunbeetan pilatzen da. Hala ere, tarteka lur azpitikatera eta erreka eta osin ederrak sortzen ditu. Uraren indarra erakusten duten adibide hauetako batZaldibiako Arkaka inguruan dago, Osinberdeko putzua. Abuztuaren 1ean, eremu hortara bisita gidatuaantolatu dute. Abiapuntua Arkakako aparkalekua izango da, 10:00etan. Familientzako plan egokia da.Prezioa: 4 euro. Aldez aurretik izena eman behar da.
Historian zehar ibilbideak
Beasainen Igartza monumentu multzoa bisitatzeko aukera egongo da asteazkenetik igandera antolatu dituzte bisita gidatuei esker (11:30-13:00 eta 16:30-18:00). Horiez gain, gai zehatzen inguruko bisitak ere egingo dituzte. Abuztuak 4, 11, 18 eta 25, Talo tailerra eta bisita gidatua Igartzan. 16:30. Abuztuaren 6an, Industriaren hastapenak Igartzan bisita gidatua. 16:30ean. Abuztuaren 13an, Bisita mitologikoa Igartzan. 16:30ean. Abuztuaren 20an, Emakumeen presentzia bisita gidatua Igartzan. 16:30ean. Abuztuaren 27an, Loinazko San Martinera bisita gidatua, Igartzatik abiatuta, 16:30ean.
Natura eta arkitektura
Igartubeiti Baserri Museoak baserriaren inguruneari eta arkitektura paregabeari buruzko udarako programa berezia eskainiko du abuztuan ere. Landareen sekretuak bisitan Igartubeiti baserriaren inguruan barna ibiliz, jan daitezkeen hainbat landare aurkitu, haien propietateak, ezaugarriak ezagutu eta dastatu. Bisita ostiralero, 11:30ean izango da. Bigarren bisita tematiko bat ere izango da astero, Igartubeiti baserriaren erraiak izenburupean. Baserriaren barnealdetik egingo den ibilbide baten bidez haren arkitektura eta zaharberritzea aztertuko dira. Asteazkenero egingo dute, 11:30ean.
Gainera, museoa bisitatzeko bi aukera daude, norbera bere kabuz, QRak eskaneatuz edo bisita komentatua eginez. XVI. mendeko dolare-baserriaren bitartez, sagardoren kulturaz, tradizioaz eta giza balioaz jabetu zaitez. Bisita komentatuak ordutegi finkoetan izaten dira: Astelelehenetik larunbatera, 11:00etan euskaraz, 12:30ean gazteleraz eta 17:00etan eus/gazt (igandetan goizez bakarrik).
Gazta eta indianoen etxeak
Idiazabal gaztaren museoa eta interpretazio zentroak, Idiazabal pakete turistikoa sortu du udari begira. Zentrora bisita, gazta dastaketa, gaztandegi batera bisita eta bazkaria hratzen ditu. Abuztuko igandeetan, J. Aranburu gaztandegira bisitak antolatu dituzte, eta abuztuaren 7, 21, eta 28an, Gaztainaditxulo artegira. Abuztuan zehar egunero zabalik egongo da interpretazio zentroa; 11:00-14:00 eta 16:00-19:00.
Gainera, abuztuaren 1ean, 15ean eta 21ean, San Migel elizaren sekretuak bisita gidatua egingo dute (10:30), Gaztaren museotik abiatuta. Abuztuaren 3an, 17a eta 31an, Indianoen ibilbidea bisita gidatua, 17:30ean, Gaztaren museotik abiatuta.
Mirandaolako burdinola zabalik
Gipuzkoako ondare garrantzitsuenetako bat da Legazpiko Mirandaola burdinola. Olagizonek, XVI. mendeko jantziak soinean dituztela, makineria martxan jartzen dute, urak hauspo erraldoiak mugitzen ditu eta mailuak gori-gorian dagoen burdina lantzen du. Burdinola ezagutzeko aukera egongo da abuztuaren 1ean, bisita gidatua egingo baitute, 10:30ean hasita.
Azoka eta Oiangu parkea, erdigunea
Ordiziako azokak asteazkenero herria bisitatu eta erosketa batzuk egiteko aukera ematen jarraituko du abuztuan ere. Azokak Ordiziaren historian izan duen garrantziaz jabetzeko, Ordiziako azoka: iragana, oraina eta etorkizuna ibilaldi gidatua egin ahalko da azoka egunetan, asteazkenero, D’Elikatuz zentrotik abiatuta, 10:00etan.
Bestalde, Oiangu parkean ere antolatu dituzte udarako ekintza ugari. Larunbatero, txalaparta tailerra egingo dute.
Abuztuaren 7an, Landareak ilustratu, natura ezagutzeko tailerra egingo dute, 11:00etan. Abuztuaren 8an, ontziekin egindako kamerarekin argazkiak egiteko lantegia egingo dute, 10:30ean. Abuztuaren 28an, egun osoko yoga tailerra egingo dute; 10:00etatik 20:00etara.
Orientazio jolasak familian egiteko
Familientzako plan aproposa eskaintzen du Zegamako Anduetza parketxeak. Abuztuaren 22an, Iparra galdu gabe orientazio jolasa egingo dute, 10:30ean. Abuztuaren 29an, San Adrian igarobidean indusketak zabalik egongo dira bisitarientzat. 10:00etan, Aldaolako aparkuletik abiatuta.
Beloki mendia eta errege bidea
Historia eta inguruko natur eremua ezagutzeko bi bista gidatu antolatu dituzte. Abuztuaren 7an, Urretxuko Tourseko San Martin elizatik, Zumarragako elizara arteko ibilaldia antolatu dute, Errege bidearen historiara izenburupean.
Beloki mendiaren inguruan Urola garaituz ibilbide gidatua egingo da historia, jasangarritasuna eta elikadura osasungarria uztartuz , abuztuaren 14an, Antion, 10:00etan.