Igoerarekin itxiko du astea Goierrik. Osasun Sailak beste 60 kasuren berri eman du gaur. Beasainen, Lazkaon, Zumarragan eta Ordizian daude gehienak.
Parte hartze prozesua erabili du Legazpiko Udalak aparkalekuen ordenantza berritzeko. Bost ekarpen egin dituzte lau herritarren artean, eta horietako batek saria jaso du
Orain arteko lanari jarraipena emango dio Ampo Ordiziak hiru jokalariekin kontratua berrituta.
Abuztuko oporraldia Goierrin egiten dutenentzat aisialdi aukera zabala egongo da. Natura eta ondarea oinarri hartuta, ibilaldi gidatuak antolatu dituzte hainbat herritan.
Eusko Jaurlaritzak, Goitur agentziak eta Goierri beheko alkateek eta zinegotziek bilera egin dute Igartzan; Helmuga Turistiko Adimenduna zigilua eskuratzeko tramiteak hastea erabaki dute
Goi Osasun Labek ariketa fisiko eta kognitiboen proiektuko emaitzak aurkeztu ditu, eta gaitasun urritzea gerarazi, eta are hobetu da. Zaldibian udal zerbitzu berria jarriko dute
ETAk hil zueneko 21. urtemugan oroitu dute Jauregi, Legorretan eta Batzar Nagusietan.
Irailean egongo da erabilgarri txartel birtuala. Bikuñako abonatuek txartela duten beste 55 udalerrietako instalazioak erabili ahal izango dituzte. Ez du koste gehigarririk
Zumarragako Udalak kontratua etetea eta Urretxukoak luzatzea ulergaitza iruditzen zaie. Eredu publikoaren aldeko apustua egiteko eskatu dute. Lanean jarraituko dutela aurreratu dute
Garaiak aldatzen ari direla jakinik, negozioak gero eta kontzienteago dira eguneratu beharraren garrantziaz. Horregatik, ‘online’ salmentarako saltoa eman du Goierrik.
Herritarrentzako ekintzak izango dira Gabirian abuztuaren 14tik 17ra. Zeraingo Udalak produktu-sorta banatuko die herritarrei. Brinkolan kontzertuak eta San Agustin eguneko meza izango dira.
GOIERRIKO HITZAK antolatutako XVI. Argazki lehiaketa martxan da. Irailaren 17rako aurkeztu behar dira irudiak. HITZAkideek sari bereziak lortzeko aukera izango dute