Mus txapelketa egingo dute Beasaingo gaztetxean
BEASAIN // Gaztetxeak mus txapelketa antolatu du gaurko. 16:00etan zabalduko da izen ematea; txapelketa 17:00etan hasiko da. Bikote bakoitzak bost euro jarri behar ditu. Irabazleek bildutakoa eramango dute eta bigarrenek bi sagardo botila.













