Osinberde ezkutuko paradisua

Aralar bezalako sistema karstiko batean, ura bere barrunbeetan pilatzen da. Hala ere, tarteka lur azpitik atera eta erreka eta osin ederrak sortzen ditu. Uraren indarra erakusten duten adibide hauetako bat Zaldibiako Arkaka inguruan dago, Osinberdeko putzua. Abuztuaren 1ean, eremu hortara bisita gidatua antolatu dute. Abiapuntua Arkakako aparkalekua izango da, 10:00etan. Familientzako plan egokia da. Prezioa: 4 euro. Aldez aurretik izena eman behar da.