Ampo Ordiziak fitxaketa berria egin du
Elliot Ryan irlandarrak Ordiziako proiektuarekin bat egingo du. Anthony Matoto, Aitor Lasa eta Oier Goiak ere kontratua berritu dute.
Elliot Ryan irlandarrak Ordiziako proiektuarekin bat egingo du. 21 urteko erdilariak Alain Araña eta Mikel Aizpuruarekin partekatuko du taldean erantzunkizuna. Ryanek 16 urte baino gehiago daramatza errugbian jokatzen eta 8 urtez aritu da Irlandako maila altuko taldean. Bere bereizgarri dira baloiarekin duen trebetasuna, jokoaren kontrola eta disziplina.
Bestetik, kontratu berritzeak ere egin dira taldean. Horien artean daude Anthony Matoto flankerra, Aitor Lasa pilierra eta Oier Goia aurrelaria.













