Beasaingo Gaztetxeak bertso bazkaria antolatu du datorren larunbaterako
Abuztuaren 7an izango da, eguerdiko 14:00etan eta 5 euro ordaindu beharko dira. Sarrerak eskatzeko epea abuztuaren 6ean amaitzen da.
Beasaingo Gaztetxeak bertso bazkaria antolatu du datorren larunbaterako, abuztuak 7, eguerdiko 14:00etan. Beasaingo Gaztetxean izango da eta Maide Garmendia, Alexander Idoeta eta Aratz Lasa bertsolariak arituko dira bertsotan. Sarrerak eskatzeko epea abuztuaren 6ean amaitzen da eta Instagram bidez eskatu behar dira. Sarrerek 5 euroko prezioa dute.













